Bajar

Familia tradizioa

Getariako Txakolina

Duela mende batzuk getariar bat izan zen lehena munduari bira ematen. Lurra borobila dela erakutsi zuen horrela. Herri txiki bateko seme izanagatik ere (egun 2.500 biztanle) munduari giza kalitateak mugarik ez duela erakusteko ohorea izan zuen Juan Sebastian Elkanok.

Gaur egunean, Ameztoik mahatsondo-laborantzaren milurteko tradizioari eusten dio, eskualdean gure herrikidearen balentria baino lehenagokoa den horri.

Ameztoi upategian “Hondarribi zuri” eta “Hondarribi beltz” bertoko mahatsak kontu handiz zaintzen ditugu, etengabeko arretaz eta kontrolez lantzen dugu ardogintza, eta ardo bikaina eskaintzen dizuegu atsegin handiz, berme osoarekin eta hainbat ardogile-belaunaldiren eskarmentuarekin.

Ameztoi

Gure etxean, txakolina beti izan da nagusi.

Laugarren belaunaldia naiz ni: birraitona izan zen lehena, aitona bigarrena, gure aita hirugarrena, ni laugarrena eta Inaxio semea bosgarrena. Bost belaunaldi, guztiak abizen berberarekin: AMEZTOI.

   Sustapen bideoa    Gure produktuak

Upategia eta Instalazioak

Ameztoi zonalde paregabean dago kokatuta, ingurunea eta paisaia-ikuspegiak ikusgarriak dira.
Lur-eremu zabala dugu “Hondarribi zuri” eta “Hondarribi beltz” bertako mahatsak landatzeko.

Uda-amaieraren eta udazken-hasieraren artean hasten da mahats-biltzea. Eskuz egiten dugu, eta kalitate-baldintza zorrotzak betetzen dituzten mahats-mordoak bakarrik biltzen ditugu.

Mahatsa heldutasun puntu egokian dagoenean bildu behar da, txakolinak garraztasunaren eta azukreen arteko oreka jakina izan dezan, hori baita, itsas brisarekin batera, gure produktua paregabe egiten duen ezaugarria.

Mahats-mordoak upategira eramaten dira segituan, muztioa ateratzen da eta hamabi edo hamabost egunez upeletan hartzitzen da. Garapena egokia izan dadin, ezinbestekoa da dentsitatea eta tenperatura zorroztasunez kontrolatzea.

Ameztoi upategietan maila oso handiko instalazioak ditugu, gure txakolina baldintzarik onenetan egiteko.

Txakolina

Txakolina nortasun bereziko ardoa baino gehiago da. Euskal kostaldean mendeetan zehar aurrera eraman den tradizioaren emaitza da. Ardo zuria da, kolore hori argikoa, apur bat garratza, fruitu ukituekin eta zabala ahoan.

Fresko dagoela zerbitzatzea gomendatzen da, eta ohitura da edalontzian apurtzea, gas karbonikoko txinpartatxoekin batera bere aromak zabal ditzan.

   Produkzio lerroa